Liburuaren eguna: Gerda Lerner, BMc, Epikuro, Judi Chamberlain
2023/04/20
Igandean apirilaren 23a izango da, Liburuaren eguna. Behar bezala ospatzeko Karlos III.a etorbidean postutxoa jarriko dugu Iruñeko gainontzeko liburu-dendekin batera, gainera, Katakrak zabalik egonen da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bere 23.897 liburuekin. Bietan eta online dendan %10eko deskontua egingo dizugu.
Eta hamaika liburu ederren artean gure azken-azken nobedadeak: Black Mediterranean collectiveren MEDITERRANEO NEGRO: Cuerpos, fronteras y ciudadanía, Gerdar Lernerren LAS HERMANAS GRIMKÉ: Antiesclavistas y feministas, Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN (maiatzaren 22an Karrikirin aurkeztuko dugu) eta Judi Chamberlainen POR NUESTRA CUENTA: Alternativas autogestionadas frente al sistema de salud mental (adi aurkezpenei: apirilaren 22an Trempen -Lleidan-, maiatzaren 12an Bilbon, 15ean Iruñean, 20an Bartzelonan eta ekainaren 2an Madrilen).
«Puta zikinak»en kontrako erasoaz
Honezkero jakingo duzu guk argitaratutako liburu bati eraso ziotela Baionako liburu-denda batean. Hemen duzu eman genuen azalpena. Albistea hedabide askotan agertu zen (BERRIA, BERRIA, NAIZ, XIBERUKO BOZA, EUSKADI IRRATIA, GURE IRRATIA, FRANCE BLEU, MEDIABASK, DIARIO DE NOTICIAS, ANBOTO, ETB, WIKIPEDIA).
Edonola, interesgarriena izan da, erasotik liburuak irakurle mordoa izan duela eta han hemen aurkeztera eta eztabaidatzera gonbidatu gaituztela (apirilaren 19an Zornotzan, maiatzaren 2an Baionan, 3an Iruñean, 19an Bermeon, ekainaren 1ean Donostian, 13an Deustun).
Audioliburuak: «Sorginak, emaginak eta erizainak», «Feminismoa denon kontua da»
Abentura berri batean hasi gara: audioliburuak egiten. Euskalerria irratiarekin elkarlanean, honezkero, Lohizune Amatriaren ahotsean entzun ditzakezu Sorginak, emaginak eta erizainak eta Feminismoa denon kontua da.
Epikuro «Zoriontasunaren defentsan»
Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN liburuaz EUSKADI IRRATIA, RADIO EUSKADIn, KULTURA SHAREAn eta EL CORREOn.