Gogoan izan: Rocher, Kuhn, Federici, Gramsci &Estes
2021/12/18
Duela egun batzuetatik liburu-dendetan daude gure aurtengo azken nobedadeak. Euskaraz Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI eta Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK. Gazteleraz Paul Rocherren GASEAR, MUTILAR, SOMETER, Gabriel Kuhnen LA VIDA BAJO LA BANDERA PIRATA eta Nick Estesen NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO.
Horrez gain, Nerea Fillatek Amaia Astobizari egin dion elkarrizketa gomendatzen dizugu. Astobiza da, gauza askoren artean, Silvia Federiciren lau lan euskarara ekarri dituen itzultzailea eta Danele Sarriugarterekin Nick Estesen GURE HISTORIA DA ETORKIZUNA itzuli zuena.
Horrez gain, abenduaren 15ean zendu zen bell hooks izan nahi dugu gogoan, FEMINISMOA DENON KONTUA DA, besteak beste, idatzi zuen militante beltz feminista, Amaia Apalauzak euskaratu zuen eta Mari Luz Estebanek hitzaurrea idatzi. Gazteleraz honako hauek gomendatzen dizkizugu: El feminismo es para todo el mundo, Afan, Funk sin límites eta Enseñar a transgredir.
«Después del apocalipsis» Mexikon (Gael García Bernalekin)
DESPUÉS DEL APOCALIPSIS liburua zeresana sortzen ari da irakurleen artean. Eta, halako batean, Srecko Horvaten lagun Gael García Bernalekin egon zen Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (puedes ikusgai daukazu bideoa). Horri esker albiste izan da honako hedabideetan: Vagabunda, Quadratin Jalisco, Milenio, El Sol, Quien eta Today in 24n.
Aurkezpen horretaz gain, Horvat Mexiko DFko La Volcana liburu-dendan egon zen.
«Borrokalari transgeneroak» hedabideetan
Aurreko buletinean iragarri genizun BORROKALARI TRANSGENEROAK liburu-dendetan zegoela. Hedabideetan agertzen hasi da orain: en EUSKALERRIA IRRATIA, DIARIO DE NAVARRAn, EUSKADI IRRATIAn, EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn, KULTUR SHAREAn eta iruzkin bat ere jaso du, Irati Majuelok BERRIAn argitaratua.
«Walden» hedabideetan
Harrera zoragarria izaten ari da Henry David Thoreauren Walden. Honako hedabideetan egin diote txokoa: HIRUTXULOKO HITZA, GARA, BERRIA, DIARIO VASCO, KULTUR SHAREA eta RADIO EUSKADI.
Tutti frutti
MERCADOS REPRODUCTIVOS bere bidea egiten ari da, berriki EL SALTO eta S MODAn ere agertu zen.
Honako liburuen argitaletxearen oharrak webguneratu ditugu: GASEAR, MUTILAR, SOMETER eta NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO.
Entzungai dituzu Psicología del embarazo liburuaren aurkezpena eta Sortaldeko zepa erradikala de Atlantiko beltza.