Black Fermin & azken nobedadeak
2022/07/02
Iritsi da uztaila eta informazio nabarmena daukagu datozen egunetarako... apiriletik dauzkagu beteta datozen uztailaren 6ko eta 8ko eguerdiak. Gainontzeko egunetan badira bazkaltzeko tokitxoak. Ez utzi azken unerako eta hartu tokia: hau da bazkarietako menua eta hau afarietakoa (20:00etatik aurrera egunero). Goizean hamaiketakoak izango ditugu baina 10etik gorako taldeentzat eta aurrez gordeta. Badakizu, tokia hartzeko: 948 225520.
Gainera, 17 kontzertu antolatu ditugu: 4 zezenketen ordutegian, 13 gauez. Luxua: DJ Reimy, Las tipex eta J Martina (Herri Sanferminak-en programazioan), Yogurinha Borova, Katanga, Flymalo, Patxuko Nice, Raimundo el canastero, Afu, e.a.
Azken bi ohar: uztailaren 4an liburu-denda eta kantina zabalik izango ditugu baina bazkari eta afaririk eman gabe, 5an itxita egongo gara. Jaien ostean uztailaren 18an itzuliko gara: otsoen kontra.
Communia 2022
Uztaila amaieran Communia 2022 topaketetan parte hartuko dugu, Basoan (Bizkaia), hemen azalduko dizugu zer den eta zergatik, akaso, joan nahiko duzun.
Bideoak eta audioak: James, Rocher, Thoreau, Brodsky, Kuhn
Llibreria L'Illa (Mollet del Vallès) liburu-dendako Carles Penak LOS JACOBINOS NEGROS eta GASEAR, MUTILAR, SOMETER gomendatu zituen RADIO MOLLETen.
EITB KULTURAk Antonio Casado da Rocha gonbidatu zuen, Henry David Thoreauren WALDENen hitzaurrearen egilea da Antonio eta gomendio zoragarriak utzi zituen.
Irati Majuelok UR-MARKA en BERRIA.
LA VIDA BAJO BANDERA PIRATAri iruzkina egin zioten EKINTZA ZUZENAn.
GASEAR, MUTILAR, SOMETERen egile Paul Rocherri elkarrizketa egin zioten GARAn eta AHOTSA.INFOn.
Azkena: «Cuerpos, pantallas, precariedad»
Iritsi da. Ikasturteko azkena, azken-azkena, nonahi irakurtzekoa: CUERPOS, PANTALLAS, PRECARIEDA, Precarity Lab-ek idatzia.
Clara Zetkin hedabideetan
FAXISMOAREN AURKA BORROKAN EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn azaldu zen.