Emakumeak, kultura eta politika
Itzulpena: Fermin Zabaltza, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Estibaliz Lizaso, Joxe Mari Berasategi
19,00€
BEZa barne
Badugu
Emakumeak, kultura eta politika
Itzulpena: Fermin Zabaltza, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Estibaliz Lizaso, Joxe Mari Berasategi
ISBN | 978-84-16946-17-4 |
---|---|
Hizkuntza | Euskera |
Orriak | 272 |
Tamaina | 14x21 |
Azalak | Paper-azalezkoa hegalekin |
Prezioa | 19,00 |
1983an argitaratu zuen Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea lan entzutetsua. Eta urte bete beranduago, senideen eta lagunen gomendioa jarraituz argitaratu zuen Emakumeak, kultura eta politikaren lehenengo bertsioa. Davisen bi arimak, bi eszenarioak –aktibistarena eta irakaslearena–, bost kontinenteetan zehar izan ziren solasaldietan eta jardunaldietan. Gai guztiak hiru ardatz nagusitan sailkatu zituen: emakumeen berdintasunaren aldeko borroka, nazioarteko gaiak eta kultura. Alegia: arrazakeria, emakumeen osasuna, arma nuklearrak, familia beltzak, afro-amerikarren argazkilaritza eta eraldaketa AEBetan, Hego Afrikan, Egiptoko emakumeen egoera, Clara Zetkin pentsalari klasikoa, Rupert Garciaren margolanak...
1984an argitaratu zuen lehenik eta 1990an eman zuen behin-betiko argitalpena. Hemezortzi testuk osatzen dute liburu hau. Eta idatzi zuen garaitik hona munduaren itxura, urte gutxitan, zuztarretik aldatu bada ere, liburu hau ez da arkeologia soil bat. Liburu hau eskola bat da munduko gatazkak edota artelanak ikusten ikasteko. Hamaika pertsonaia historiko eta gatazka ezagutzeko eta sakontzeko gida bat da. Edozein gatazkan dauden faktore ezberdinen eta konplexutasunen bila aritzeko gonbidapen bat da.
Hedabideetan
«Beste kolpe bat eman du Angela Davisek euskaraz.»
Itziar Ugarte Irizar, BERRIA
«Irakurketa anitz eskaintzen ditu, gaiak bezain ugariak baitira aktibista feminista eta pentsalari estatubatuarrak bertan kateatu zituen testuak»
Ariane Kamio, GARA
«Liburu hau hamaika pertsonaia historiko eta gatazka ezagutzeko eta sakontzeko gida bat da»
Nerea Alejos, DIARIO DE NAVARRA
Aurkezpeneko bideoa.
Imanol Ubeda, UBERAN
Elkarrizketa liburuari buruz.
Peio Argiñarena, EUSKALERRIA IRRATIA
«Aspaldikoak izanagatik, hortaz, Angela Y. Davisen ekarpenek ez dute iraungipen-datarik, ez gaien aldetik, are gutxiago estiloarenetik»
Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO
«Angela Davisek 80ko hamarkadan hara-hona idatzitako hitzaldi, artikulu eta hitzaurreak biltzen ditu liburu honek.»
Miren Artetxe, ZAZPIKA
Solasaldia argitaletxeko nobedadeen inguruan.
Patxi Gaztelumendi, 97 IRRATIA
Conversación sobre el libro.
June Sanmillán, EGUZKI IRRATIA
Angela Davis-ri buruz
Birmingham (AEB), 1944
Angela Yvonne Davis (Birmingham, AEB) politikari marxista, aktibista afroamerikarra, kartzelen kontrako militantea eta Kaliforniako Santa Cruz Unibertsitateko Kontzientziaren historiako Departamentuko irakaslea da. 1969an Kaliforniako unibertsitatetik kanporatu zuten AEBtako Alderdi Komunistako kide zela jakin zutelako. ...