Listado de autores/as

bell hooks

Hopkinsville 1952 - Berea 2021

Gloria Jean Watkins izenarekin jaio zen Hopkinsvillen (AEBetan) baina bere amaren birramonaren izenetik eratorri zuen bere izen berria (Bell Blair Hooks zuen izena). Idazlea eta militante feminista da.
Arrazakeriak, kapitalismoak eta generoak topo egiten duten tokiak aztertu izan ditu hooksek. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu, baita akademiarentzako lanak ere. Hezkuntzaz, arrazaz, klaseaz, generoaz, arteaz, historiaz, sexualitatez, hedabideez eta feminismoaz jardun izan du. Literaturari buruz egin zuen doktoretza, Toni Morrisonen lanak aztertu zituen. Bere ikuspegietan eragina izan dute, besteak beste, Sojourner Truth feministak, Paulo Freire pedagogoak, Gusatvo Gutierrez teologoak, Erich Fromm psikologoak, Malcolm X beltz nazionalistak eta Martin Luther King gizarte zibilen aldeko militanteak.
Hau da bere estreinako lana euskaraz.



En la editorial:

Feminismoa denon kontua da

bell hooks

16.00€

Disponible

En la librería: