«Zoriontasunaren defentsan» en RADIO EUSKADI
Viernes 28 de Abril
Nanni Balestrini (Milan,1935 - Roma, 2019) Italiako idazle esperimental nabarmenetako bat izan zen. 1971an idatzi zuen ahozkotasunak indar berezia duen nobela hau euskarara ekarritako bere estreinako lana da. Narrazioak 60ko hamarkadan Italiako hegoaldean kokatzen gaitu lehendabizi, bizimodua aurrera ateratzeko mota askotako lanak egiten dituen langile baten larruan, zehazki. Besteak beste, tomate sail eta lantegietan ari den gazteari ailegatzen zaio Italiako iparraldetik kolore distiratsua eta usain ona duen amets baten oihartzuna… Jatorrizko italieran egileak erabili zituen ahozkotasun kutsua, hitz jarioa eta musikalitatea gurera itzultzeaz arduratu da Fernando Rey.