10
Mayo
Miércoles
19:00
Hauteskundeak Nafarroan: agertoki politiko konplexu baten gakoak
Foru eta udal hauteskunde kanpainaren bezperarako, mahai ingurua antolatu dute BERRIAk, Euskalerria Irratiak, Martin Ugalde kultur parkeak eta Katakrakek, maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzeko asmoz.Hots, eskuinaren zatiketaren ondorioak; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehia, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiak; eta maiatzaren 29tik aurrerako agertoki politikoei begirako asmoak. Parlamentuan ez ezik, udal nagusietan ere asko egongo da jokoan, batik bat Iruñekoan.
Parte hartzaileak:
Juan Kruz Lakasta, Euskalerria irratiko zuzendaria
Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea
Ibai Fernandez, Diario de Noticiaseko zuzendaria
Joxerra Senar, Berriako kazetaria
Aurkezlea:
Uxue Rey, Berriako kazetaria